XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Virgiliusen lanen komentarista lez Donatus (K.o. IV) eta Servius (K.o. IV-V) aipatu behar dira.

5. Arkeologia

Inolako argibiderik idatzita ez dagoen gizaldietarako, arkeologia informazio-iturri garrantzitsuenetarikoa dugu eta idatzitako iturrietatik eratorritako fidagarri edo osoak ez diren datuak osogarritu edo kontrolatzeko ere gauza dugu.

Horretarako, lurralde, toki eta aro zehatz jakineko gizataldearen jokabideari buruzko argibiderik emateko gai diren iraganetik datozkigun edozein eratako hondakinak batu, sailkatu eta ikertzen ditu.

Arkeologoak batu eta aztertutako gaikiak era askotakoak dira: helbururen bat lortzeko gizonak eskuhartu izan duen edozein gaiki, adibidez, tresnak, iskiloak, jantziak, etxe-bizitzak, nekropoliak, atariak, edontziak, kanalak... etab.

Eskuarki giza-talde bakoitzak arlo guztiotan bere berezitasunak agertzen ditu, eta arkeologia-aurkiketetan gauza mota zehatz jakin batzuk euren arteari etengabe elkar hartuta daudenean, aro jakin batean tresna hauek erabili zituen giza-taldeak zeukan bizi-modua zein zen ondorezta daiteke.

Eskuarki, aro hori kronologikoki hurrerapen handiaz zehaz daiteke.

Horretara argibide idatzirik ez dagoen aro ezberdinetan giza-taldeen artean izandako harreman, aldakuntza, eta aurrerapenen jarraipena egin daiteke.

Arkeologiak, jadanik idatzitako argibideak agertzen diren ondorengo aroetarako, lehenengo eta behin, herri batek bere historiaren epe jakin batean duen bizimoduaz iturriok adierazten diguten irudia epe jakin horretan herri horrengandik datozkigun hondakinekin alderaketa egitea baiestean, idatzitako iturrien benetakotasuna egiaztatzeko erizpide ziurrak ematen dizkigu.

Bigarrenez, idatzitako iturrietan zehaztasun osoz azaltzen ez diren edo aipatu bakarrik egiten diren arazoak bene-benetan zelan izan ziren erakusten dizkigunez gero, idatzitako iturrien puntu asko interpretatzeko, arkeologiak datu erabat baliagarriak jakinerazten dizkigu.

2. ERROMAREN SORBURUA

1. Italiako biztanlegoa

Italiar penintsulako lehendabiziko biztanlegoa, beharbada, beste Mediterraneo itsasoko penintsula batzuetakoak lez, mediterraneo endakideena izango zen.